2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

ZERTAN DATZA BLOG HAU?

Blog hau, Interneten garatu diren Sare Sozialetan oinarriturik, umeei zuzendatuko proiektua da. 
Egoera ikusirik eta ikasgelan baita gizartean dauden baliabide digitalen kopuru erraldoian oinarriturik, sare sozialen inguruan arituko den  bloga da honako hau. Honen bitartez, sare sozialek izan ditzaketen arriskuez eta hauen erabilera zuzenaz jakinarazi nahi ditugu ikasleak.

Blog honek ezaugarri hauek ditu:
  • Bakanak eta euren artean osagarriak diren zenbait kapituluz osatutako saila da; bakoitza 150 segunduko luzeerarekin. Kapitulu bakoitzak Sare Sozialei buruzko gai bati heltzen dio.
  • Pribatutasun aukeren konfigurazio zuzena, portaera egokia, erabiltzeko baldintzen irakurketa eta ulermena, ... Honela, beti ere umorez, erlazionatzeko eta komunikatzeko sortu den modu berri honen alderdi ezezagunenak eta korapilotsuenak argitzen ditugu.
  • Banaketa, telefono mugikorraren bidez da soilik (edo mugikorrak diren antzeko beste kanlak: iphone, PDAk,...) eta, eskuratzeak kosturik izan ez dadin, kapituluak webgunetik deskargatu ahal dira.
  • Kapituluak ausaren arabera banatzen dira (garai bateko bildumetako kromoak bezela) eta honela, kapituluak trukatzeko asmoaz, erabiltzaileak konektatu behar izango da. Ale guztiak lortzea saria izango du, ranking moduan eta sarearen esker ona lortuz, zeren guztiak izatea online minitest bat erantzuteko aukera ematen du eta.
  • Erabilerreztasuna ahalik eta gehien faboratzeko, kapitulu guztiak azpi tituluak dituzte.
  • Iritzia eman edota kapituluen gidoiak osatzeko ekarpenak egin, norbere esperientzia partekatu, zein alde berri zehatzak erantsi nahi dutenek, kontaktuan ezartzeko aukera dute.

Proiektuak teknikoki ez du zailtasun berezirik azaltzen, eta formatua (animazioa), kanala (telefono mugikorra), gaia (sare sozialak) eta partaidetza (bilduma osatzea eta trukaketa) duen erakargarritasunean oinarritzen da. Gidoi erakargarri eta iradokitzaileak animazio bizien bidez ebaztea da erronka.

Bloga, partaidatzerako, trukatzeko eta azken minitestarako euskarria dena, ez du teknikoki zailtasun handirik azaltzen.